Nortzuk gara?
Nola sortu da Endalar?
Nire izena Jon Garatxena da, betidanik Ajangiztarra. Euskal Herriko Unibertsitatean Ingurumen Zientziak ikasi eta ordutik naturarekin zerikusia duten saltsa guztietan murgilduta aritu gara.
Urdaibai Bird Center zentroan urte askoan ibili ostean, gure eskualdeko gazteak naturatik oso aldenduta daudela konturatu. Hor, Endalar baso eskolaren sorrera.
Bi helburu nagusi ditu eskolak: Eskualdeko gazteak naturarekin konektatzea eta euskararen erabilera areagotzea.
Non gaude?
Endalar baso eskola Ajangiz herrian dago kokaturik, kanpantxu auzoko plazatik 20 metro eskasetara.
Landa ingurunean dago baserri arteko baso batean, beraz leku aproposa da baso eskolarako.
Legiñena basoa
Legiñena basoa Urdaibain hain tipikoa den artadi kantauriarra da. Artadi hau ereñotzez, gaztainez, haritzez eta beste hainbat zuhaitzez dago eratuta.
Gainontzeko edozein basotatik landare batek desberdintzen du, landare honek egiten du baso hau hain berezi eta bakarra, hori da: endalarrak.
Landazabala
Baratzea
Berrekondo ibaia
Abereak
Landazabal antlantikoa 1 hektarea inguru
Urtaroen arabera aldatzen joango den baratzea
200 metrotara Berrekondo ibaia
Abereak baso eskolan zehar.
Gozatu, zaindu eta errespetatu dezagun natura
Esploratu, Deskubritu, Gozatu
Kontaktatu gurekin