Endalar baso eskola
ESPLORATU, DESKUBRITU, GOZATU
Eskolan hasi nahi duzu? Egin klik eta erreserbatu leku bat!
ZER DA BASO ESKOLA EXTRAESKOLARRA?
Gaur egungo gazteak naturaz geroz eta aldenduago daude, teknologia berriak tarteko gutxi dira naturan kontaktuan dituzten esperientziak.
Honek berebiziko garrantzia dauka gazteen garapen emozional, psikiko eta baita fisikoan ere.Â
Urdaibai bezalako ingurune natural ezinhobe batean bizi garela aprobetxatuz, gure inguruneko gazteak naturarekin gehaigo konektatzea da Endalar baso eskolaren helburua.
NORI DAGO ZUZENDUTA?
Extraeskolar hau printzipioz Urdaibaiko gazteei zuzenduta dago, hala ere naturaz disfrutatzeko prest dagoen edonor da ongi etorria.
Bestalde adin aldetik 3-12 urte artekoentzako izango da baso eskola extraeskolarra. Eta hauen artean bi azpi talde egingo dira 3-6 urte artekoak alde batetik eta 7-12 urte artekoak bestetik.
Hala ere, malgutasun handia dago, elkarrekin erlazionatzeko adina ez dela arazoa uste baitugu, are gehiago oso aberasgarria izan daiteke.Â
Â
ASTEKO EGUTEGIA
Astean zehar 2 egun edo 3 egun egiteko aukera egongo da. Hirugarren egun hori ostirala izango da, eta asteko azken eguna denez aktibitate edo jarduera arinagoak eta dinamikoak egingo dira.Â
Asteko ordutegia honakoa izango da:
ASTELEHENA (1/2 TALDEAK)
 16:00-17:30 (3-6 urte)
17:30-19:00 (7-12 urte)
ASTEARTEA (3/4 TALDEAK)
16:00-17:30 (3-6 urte)
17:30-19:00 (7-12 urte)
ASTEAZKENA (1/2 TALDEAK)
 16:00-17:30 (3-6 urte)
17:30-19:00 (7-12 urte)
OSTEGUNAÂ (3/4 TALDEAK)
16:00-17:30 (3-6 urte)
17:30-19:00 (7-12 urte)
OSTIRALA
(TALDEAREN ARABERA)
FAMILIA ERE BASO ESKOLAN
Endalar baso eskolarentzat oso garrantzitsua da bai familia, senitarteko edo ingurukoak proiektu eta extraeskolar honekin konprometituak egotea. Horregatik aldiro ekitaldi edo aktibitateak egingo dira baso eskolako kide eta ingurukoentzako.
Honen inguruan gehiago jakin nahi duzu? Egin klik ondorengo botoian!
Eta zu? Animatzen zara?
Zure zain gaude!
Egin klik ondorengo botoian eta erreserbatu leku bat baso eskolan lehenbailehen!
KONTAKTATU GUREKIN