Baso eskola eredua

ESPLORATU, DESKUBRITU, GOZATU

Gure baso eskolan hasi nahi duzu? Egin klik eta erreserbatu leku bat!

Naturarekin kontaktuan
Naturaz ikasten duen eredua

Naturan garatzen den eredua da baso eskola, Ume eta gazteek baso edo ingurune natural batean ikasi, jolastu eta esperimentatzen dute. Basoa edo natura da hezitzaile nagusia.

Ikasketa prozesu autonomoa da, ume edo gazteak naturaz ikasten du. Gehienetan lekua antolatuta egoten da ume edo gaztaren ikasketarako.

Helduak soilik bidelagunak izango dira prozesu honetan.

Endalar baso eskolaren metodologia

Naturaz gozatu
Eskola orduetatik kanpo

Endalar baso eskola, eskolaz kanpoko orduetan izango da, extraeskolar bat hain zuzen. 

Gaur egun asko dira eskolaz kanpoko aktibitateak kirolak, musika, ingelesa,… baina ume eta gazteek ez daukate eskolaz jkanpo naturaz gozatzeko aukerarik.

Naturan arakatu eta esploratu
limitaziorik gabe

Egunerokotasunean limitez beterik daude eskolan, kiroletan, etab. horregatik baso eskolan jolas librea izango da ardatz nagusi.

Ume eta gazteak beraiek erabakiko dute nola, noiz, norekin edo non jardun. Arau minimo batzuk egongo dira nahiz eta era libre eta autonomo baten jardutea nahi dugun.

Material naturalak landuz
jasangarritasunerantz

Egingo diren aktibitate guztiak naturatik ateratako materialez egingo dira.

Naturak dituen baliabide anitzak landu eta deskubritu nahi dira.

Aire zabalean

Jarduera guztiak aire zabalean dira, ez dago horma, mahai edo arbelik basoa bera da ikasgela.

Euria, hotza, beroa edo iluntasuna ere naturaren parte dira eta hauen presentziaz eta daukaten balioaz jabetu behar dira. Ez du beti eguzkia eta eguraldi ona egiten, horrela da natura.

«Ez dago eguraldi txarrik arropa desegokirik baizik», hori da naso eskola metodologiaren ardatzetako bat. Beti ere, zentzutasun minimo batzuk kontutan izanda, eguraldia oso txarra bada alternatibak eskainiko dira

Egin daigun euskaraz

Egunero egunero baso eskolan euskaraz aritzea da beste helburuetako bat.

Euskaldunaren historiak naturarekin erlazio estua du horregatik, hau ez galtzea eta historia horri jarraipena ematea funtsezkoa da.

Eta zu? Animatzen zara?
Zure zain gaude!

Egin klik ondorengo botoian eta erreserbatu leku bat baso eskolan lehenbailehen!

KONTAKTATU GUREKIN

Por favor, activa JavaScript en tu navegador para completar este formulario.
Pribatutasun politikak onartzen ditut