Endalar Baso eskola
ESPLORATU, DESKUBRITU, GOZATU
Naturaz ikasi eta gozatu nahi duzu? Naturarekin zerikusia duten esperientziak areagotu nahi dituzu?
Etorri eta erreserbatu leku bat lehenbailehen! Ez zara damutuko!
Nortzuk gara?
Quisque volutpat condimentum velit. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos.
Nam nec ante. Sed lacinia, urna non tincidunt mattis, tortor neque adipiscing diam, a cursus ipsum ante quis turpis. Nulla facilisi ut fringilla.
Baso eskola Metodologia
"Naturan ikasten"
Ingurunea eta natura ardatz dituen ikaskuntza metodologia da baso eskola. Natura leku dibertsoa eta anitza denez ume, gazte zein helduen ikaskuntza prozesua ere oso aberasgarri eta dinamiko egiten du. Herrialde eskandinaboetan hasi eta azken urteotan oso azkar zabaltzen ari den metodologia da.
Endalar baso eskola metodologiaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
Egin klik hurrengo botoian!
"Liburuetan baino askoz gehiago aurkituko duzu basoan; zuhaitzek eta arrokek irakatsiko dizute maisu batengandik inoiz ikasiko ez duzuna. "
— San Bernardo de Claraval
Latest From the Blog
Latest Projects
Ohiko galderak
Ez, ez dago ikerketarik edo datu enpirikorik hori horrela dela demostratzen duenik. Are gehiago, herrialde eskandinaboetan ikusi da baso eskola metodologian ikasten dutenak ikasketa eredu tradizionalekoak baino gutxiago gaixotzen direla
Nahiz eta aire librean egon segurtasuneko eremuetan mugituko gara, gainera hazitzaileak denbora guztian arreta biziz jokatuko dute. Edozein leku berritara joan baino lehen hezitzaileak lekua ondo arakatu beharko du, ume eta gazteentzat arriskurik ez dagoela ziurtatzeko.
Bai, 3 astean behin asteburuetan naturarekin zerikusia duen aktibitateren bat egingo da familiarentzako, familiako kideak ume eta gazteari proiektuarekin konprometituta daudela adieraztea oso garrantzitsua izaten da.
Aktibitatearen berri aurretiaz emango da, plaza minimo batzuetara iritsi beharko da bestela ez da aurrera eramango.
Baso eskolaren ardatz nagusia jolas librea izan arren, beti egongo dira bete beharreko arau eta neurri minimoak. Ume eta gazteen segurtasuna, konbibentzia eta errespetua ziurtatzeko arau eta neurriak egongo dira.
Baso eskola metodologiak ondo esaten duen bezala «Ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokiak baino». Eguraldi txarra ere naturaren parte da, gainera eguraldi txarrarekin disfrutatzen fute gehien gazte eta umeak.
Hori bai beti ere zentzutasunez jokatuko da, meteorolgia egoera benetan oso txarra baldin bada (ekaitz gogorrak, izotza, elur-jausiak edo -0ºC-tik beherako tenperaturak) alternatibak eskainiko dira.
10-15 umeko hezitzaile edo arduradun bat egongo da, beraz beti egongo dira kontrolatuta, Gainera, arauetako bat ume eta hezitzaileak beti mantendu behar izango dutela elkar ikusteko besteko distantzia izango da.
Bai. gehienetan apuntatu nahi dutenak gurekin kontaktuan sartu eta lekua gordetzen zaie.
Osasun arazoaren arabera, zerbait arina baldin bada baso eskolan botikin zerbitzua egongo da. Zerbait larriagoa baldin bada taldea beste arduradun batekin utzi eta hurbilen dagoen osasun zentrora joango gara (ume/gazteak aseguraturik egongo dira).
Lurpeko uren babes bereziko lursail batean ez badaude, ez dago arazorik haurrek beren beharrak basoan egin eta leku egoki batean lurperatzeko. Eskuak garbitzeko, irakasleak ur freskoa duen frasko bat eta estaltzeko pala txiki bat ere eramango du.
Ez da arropa berezirik behar, hau da, arropa erosoa, negurako beroa edo euritarako watrerproof erako arropa. Burua babesteko kapelak edo txanoak (hotzetik edo gehiegizko berotik) eta oinetako egokiak (euritarako botak garrantzitsuak dira, hori bai).
Praktikoena eta merkeena haurrak «tipularen printzipioaren» arabera janztea da (unean uneko jardueraren arabera ken edo jar daitezkeen geruza asko).
Aukera dago probatzera etortzeko, gurasoak ere egon daitezke nahi izanez gero. Proba sasoia gehienez aste betekoa izango da.
Hori bai, lehentasuna emango zaie, baso eskolan era definitiboan daudenei (plazak betetzekotan).